miércoles, 6 de abril de 2016

Toloñoko mendilerroa

Toloñoko edo Kantabriako mendilerroa Arabako hegoaldean dagoen mendilerro baten izena da. Arabar Errioxa eta Arabako Mendialdea bereizten ditu. MendialdeaKuadrillako mendiguneak daude mendilerro honetan. Punturik altuena Palomares da, 1.446 metrorekin.
Mugak ditu Errioxa eta Nafarroako Foru Erkidegoarekin eta mendi punta batzuk bi probintzien artean kokatzen dira. Ekialderantz, Kodesko mendilerroarekin jarraitzen du.

Toloñoko mendilerroaren ikuspegi orokorra Guardiatik

Izena

Mendilerroaren izenak eztabaida handia sortu izan du. Euskaltzaindiak 1990ean argitaratu zuen txostenean Toloño izena idazkietan zein herrietan José Antonio González Salazarrek jasotako testigantzetan agertzen zela ondorioztatu zuen. Aldiz, zenbait ikertzailek, batez ere Salvador VelillakSierra de Cantabria izenaren alde jo zuten, mendilerroaren ekialdeko zatiari dagokionez. Egoera nahasiaren aurrean Akademiak txosten zehatzagoa argitaratu zuen 2010ean[2]. Bere ondorio nagusiak hauexek dira:
  • Toloño izenaren erabilera oso zaharra da, Erdi Arotik dokumentatuta baitago. Mendilerro osoa izendatzeko ere testigantza ugari dago.
  • XIX. mendea arte hain mendilerro luzeentzat ez ohi zen izenik erabiltzen eta biztanleek zati bakoitza izendatzen zuen.
  • Erabili den baina gaur egun hilik dagoen beste izen bat Sonsierra edo Nafarroako Sonsierra da, egun Arabako ErrioxaBriñasSan Vicente de la Sonsierra eta Ábalosdauden lurraldeak (hau da mendilerrotik Ebrorakoak) ere zuena.
  • Sierra de Cantabria izena 1790tik baino ezin da dokumentatu eta bide kultistaren bitartez sortua da, Logroño eta Oion artean dagoen Cantabria delako mendian oinarrituta[3].
  • Mendilerroa bi zatitan banatzeari (mendebaldeari "Toloño" eta ekialdeari "Cantabria") ere ez deritzo ondo Euskaltzaindiak, biztanleriaren pertzepzioaren eta geografiaren arabera batasuna baitu.

Mendiak


Toloño mendia.
Mendebaldetik ekialdera hauek dira mendilerroko tontorrak:

No hay comentarios:

Publicar un comentario