jueves, 16 de agosto de 2012
Anbotoko Ekialdeko Ertza, Anbotoko Damaren Kobazulotik
Kokapena: Bizkaia, Atxondo Harana, Apatamonasterio Udalerria, Arrazola.
Hasiera: Arrazola
Igoera: Anbotoko Ekialdeko Ertza, Damaren Kobazulotik.
Hemen duzue paregabeko mendiko igoera bat, polita bezain gogorra, gogorra bezain beharra. Igoera honek ikaragarrizko aldapak ditu, gogorrak oso. Bidea, Arrazola Herriko goiko partean dagoen baserritik hasten da. Txartel bat aurkituko dugu; eskuinera jotzen badugu Frailia izeneko bidetik igoko gara eta eskerrra jotzen badugu Zabalaundira igotzeko bidetik joango gara. Guk, hain zuzen Zabalaundirako norabidea hartuko dugu, izan ere, Ekialdeko Ertzren asieraraino eramango gaitu bide honek.
Lehenengo zati honetatik muino nabarmen bateraino helduko gara. Hementxe bertan, hain zuzen ere, Ekialdeko Ertzaren igoera hasten da. Seinale urdin batzuk ikusiko ditugu bidean zehar. Igoeraren zailtasuna hirugarren gradokoa da, hori bai, zailtasun maila handitu nahi badugu bada aukera. Harkaitza oso hona da, baina egun euritsuetan eta harkaitza bustita izanez gero ez igotzea aholkatzen dizuegu, izan ere, lur belartsu batzuetatik pasa behar ditugu.
Iker, Ekialdeko Ertzaren lehenengo zatia aztertzen.
Hor dago Marieli trepadaren lehenengo pausoei aurre egiten.
Ekialdeko Ertzaren panoramika ederra dugu gure aurrean. Esan ere esan behar dugu, Damaren Kobaren kokapena jende askok nahasten duela. Kobaren kokapena Ekialdeko Ertzan dago, hain zuzen ere, eta ez beste inon.
Ekialdeko Ertzak pauso tekniko bezain izugarriak eskaintzen dizkigu. Zoragarriak dira benetan. Bakoitzak zailtasun maila aukera dezake.
Gerriko Koban gaude. Zeharkatu behar dugu eta lur belartsu baten zehar Damaren Kobara abiatuko gara.
Gerriko Koba barrutik ikusita.
Hemen gaude, material prestatzen, Damaren Kobara sartu baino lehen. Zinta luze eta kordino batzuk, soka, arnesa eta mosketoi batzuk ere ezinbestekoak dira.
Aseguruak ipintzen. Hemen puente de roca bi erabili ditugu. Hau da paso arriskutsuena, guk uste.
Kepa, Erramun eta Marieli paso arriskutsuari aurre egiten.
Zati hau pazientziaz eta gauzak ondo eginez pasa egin behar da, ez dago presarik, ezuzteak ekidin behar dira.
Iker, bigarren zati arriskutsua pasatzen. Hortxe ikus daiteke lehen aipatu dugun "puente de roca" hori.
Hor dago lur belartsua eta Damaren Kobaren sarrera. Batzuek diotenaren arabera, kobara sartzen den moduan atera behar dela, hau da, aurrerantz sartzen bada atzerantz atera behar da, Mariri bizkarra eman gabe; bestela, gure gainean madarikazioa eroriko da.
Kobaren barruan gaude dagoeneko. Geure buruen gainean Mariren irudikapena ikus daiteke.
Orain, askoz hobeta ikus daiteke aipatutako Mariren irudikapena.
Hor da Mari, hegaztiren gorputza hartuta. Kobatik atera da, egin diogun bizitagatik eskertuz.
Mariren kobazuloa bizitatu ondoren igoeraren asken zatiari aurre egingo diogu. Laurden bat besterik ez zaigu geratzen. Alde batetik pena handia sentitzen dugu; bestetik, bukatzeko gogoa ere.
Ondo merezitako hamaiketakoa egiten, azkenian! gogoaz hartzen dugu, noski!
Anbotoko gailurretik jeitsi baino lehen, azken argazkia. Beti egiten dugun bezala, Euskal Preso eta Iheslariekin bat einez!
Hona hemen panoramika ikaragarri hau, Ezkillar.
Zabalaundin gaude, Anbotoren handitasuna kontenplatzen. Hemendik arrazalaraino ordu bat baino ez zaigu geratzen.
Puntu honetatik, Mariren Kobara sartzeko pasa garen lekutik ikus dezakegu, ikaragarria benetan!
Hau da hau! merezi izan duen mendi irteera bat. Gogorra izan da, baina segundu bakoitza ahaztezina izango da betiko.
Gure atzean Mari bizi den lekua utzi dugu, Mari askea bizi den lekua. Atzean utzi duguna ere gure lekua da, aske eta ondo sentitzen baikara, gure bizitzeko lekua baita.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario